Kultur agenda oparoa prestatu dute irailerako

Ataria 2024ko irailaren 4a

Hilaren bukaeran egingo duten azoka egunarekin amaituko da irailerako udalak prestatu duen egitaraua.

Egitaraua

  • Irailak 6, ostirala
    • 21:30. Udako zinea plazan: Erlauntza. Euriarekin frontoian.
  • Irailak 8, igandea
    • 11:30-13:30. Igerilekuan puzgarrian.
    • 18:00. Igerilekuan Aire Aire taldearen kontzertua.
  • Irailak 13, ostirala
    • 19:00. Gazte lokalaren irekiera. 16 urtetik gorako gazteentzat irekiko den lokalaren bilera informatiboa eta erabiltzaile izateko izen ematea.
  • Irailak 27, ostirala
    • 19:00. Auzolana Asteasun. Zertarako nahi dugu? Nola antolatu? Tolomendik Auzolanaren inguruan landu duen dokumentala abiapuntu hartuta, Asteasun auzolana zertarako nahi dugun eta nola antolatu gaitezkeen perntsatuko dugu elkarrekin.
    • Ondoren. Mokadua.
  • Irailak 28, larunbata
    • 10:00-13:00. Emakumeen elkarlana sukaldatzen ikastaroa. Irtenbide jasangarriak bilatzea premiazkoa den mundu batean, inflexio puntu batean gaude non berrikuntzak eta tradizioak bat egiten duten etorkizun oparoago eta gure inguruarekiko begirunetsuago baten sorreran.
  • Irailak 29, igandea
    • 10:00-14:00. Azoka eguna. Ganadua, artisautza, elikagaiak eta trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!