Ibai Makazaga eta Maria Ordoñez izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 14a

Santamañako XXII. Kros Igoera izan dute gaur jokoan Asteasun, eta guztira 81 parte hartzaile animatu dira Santamaña korrikan igotzen.

Iazko edizioan bigarren postuan geratu zen Ibai Makazaga izan da aurtengo Santamaña Kros Igoerako irabazlea, 29:04ko denborarekin. Iaz 28:12ko denborarekin zehartu zuen helmuga, baina aurten ibilbideak aldaketa txiki bat izango du, minen egoera dela eta. Horregatik, 250 metro gehiago egingo dituzte korrikalariek. Atzetik izan ditu Axier Artola (29:19) eta Amets Aranberri (29:35).

Emakumezkoetan, berriz, Maria Ordoñez korrikalaria izan da irabazlea bigarrenez jarraian. Izan ere, aurreko urtean baino ia bi minutu beranduago zeharkatu du helmuga; hain justu, 34:37ko denborarekin. Ordoñezen atzetik iritsi dira Ane Iturria (35:36) eta Oihana Zubillaga (36:24).

Herritarren artean ere Santamañako proban parte hartzeko ohitura izaten da, eta aurtengo edizioan ere asteasuar ugari animatu dira. Lehen gizonezko herritarra Beñat Fernandez (31:26) izan da, eta lehen emakumezko herritarra, berriz, Amaia Otegi (43:23).

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

  1. Ibai Makazaga, 29:04
  2. Axier Artola, 29:19
  3. Amets Aranberri, 29:35

Emakumezkoak

  1. Maria Ordoñez, 34:37
  2. Ane Iturria, 35:36
  3. Oihana Zubillaga, 36:24

Herritarrak

  • Gizonezkoa: Beñat Fernandez, 31:26
  • Emakumezkoa: Amaia Otegi, 43:23

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!