Asteasuko jaiak 2024

Gazteei zuzendutako eguna

Ataria 2024ko ekainaren 28a

Bezperako txupinazoaren osteko festa eta gero, Kuadrilla eguna da gaur Asteasuko San Pedro jaietan.

Herriko gaztetxoak izan dira protagonista goizen. Futbito txapelketa jokatu dute, eta haur ugarik izena eman duenez, iragarritakoa baino lehenago ekin diote jokatzeari. Giro polita izan da eskolan. Zumba saioa ere egin dute ondoren.

Bitartean, herriko plazan prestaketetan aritu dira goizean zehar. Kuadrillak bazkarirako guztia atontzen aritu dira, eta jakiak prestatzeari ere garaiz ekin diote. Hain justu, paella prestatu dute bazkari legea egiteko. Bazkalostean, Andoni Ollokiegiren emanaldia izango dute giroa alaitzeko, eta iluntzean, 19:30ean, Elektrotxufla elektrotxaranga izango dute plazan. Gauean, 22:30ean, suzko zezena izango dute, eta 23:00etan, erromeria, Gabezin taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!