Asteasuko jaiak 2024

Patata tortilla lehiaketan izen emateko aukera

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Ekainaren 29an egingo dute lehiaketa baina parte hartu nahi dutenek osteguna baino lehen eman beharko dute izena.

Asteasuko San Pedro jaien egitarauaren barruan patata tortilla lehiaketa antolatu du festa batzordeak. Ekainaren 29an, larunbatarekin, 19:00etan egingo dute sari banaketa ekitaldia.

Ekainaren 27an, ostegunean amaituko da izen emateko epea eta horretarako bi aukera izango dute herritarrek: kultura@asteasu.eus helbidean edota 626 23 58 84 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!