Asteasuko jaiak 2024

2024ko Asteasuko San Pedro festak: egitaraua

Ataria 2024ko eka. 21a, 11:58

Ekainaren 27an, ostegunarekin, lehertuko da jaien hasiera iragarriko duen suziria, eta igandera arte luzatuko dira festak.  Bezperan, ekainaren 26an,  kamiseta tailerra, txosna herrikoiaren prestaketa eta frontenis, txintxon eta mus txapelketak egingo dira.

Ostegunean, 20:00etan, lehertuko da festa txupinazoarekin eta sorginaren jaitsierarekin. LGTBI kolektiboko kideek botako dute pregoia. Euren eskubideak aldarrikatzearekin batera, ikusarazi nahi dute oraindik identitate, genero eta sexu askatasuna ez dela errealitate bat.

«Norma horma da guretzat eta horma horiek eusten ari dira batzuk. Denon artean hausten saiatu behar genuke», esan dute kolektiboko kideek. Galdera batzuk utzi eta jarreretan akuilu lana egin nahi dute pregoiarekin.

Egitaraua:
  • Ekainak 26, asteazkena
    • 17:00. Festetako kamiseta egiteko tailerra, plazan.
    • 17:00-20:30. Frontenis txapelketako finalak, Usarrabi frontoian.
    • 19:00. Txosna herrikoia prestatzeko azken lanak.
    • 21:30. Txintxon eta mus txapelketa.
  • Ekainak 27, osteguna
    • Haurren eguna.
    • 11:00. Haurren txupinazoa.
    • 11:30. Herriko haurrentzat jolas eta lehiaketak. Marrazkiak, xakea, krosa.
    • 12:30. Puzgarriak.
    • 14:30. Haurren bazkaria.
    • 15:30-17:30. Puzgarriak.
    • 18:00. Lagunarteko herri kirol lehia.
    • 20:00. Txupinazoa eta sorginaren jaitsiera. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.
    • 21:00. Herri afaria.
    • Ondoren. Laskotxarangarekin dantza.
    • Jarraian. DJ Gometxa.
  • Ekainak 28, ostirala
    • Kuadrilla Eguna.
    • 11:00. Herriko haurren futbito txapelketa, eskolan.
    • Ondoren. Zumba saioa.
    • 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
    • Bazkalostean. Andoni Ollokiegiren emanaldia.
    • 19:30. Elektrotxufla elektrotxarangaren emanaldia, plazan.
    • 22:30. Suzko zezena.
    • 23:00. Erromeria, Gabezin taldearekin.
  • Ekainak 29, larunbata
    • San Pedro Eguna
    • 10:00. Diana.
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Dantza-soka, pilota eskolako finalak eta hamaiketakoa.
    • 18:00. Kalejira, herriko trikitilariak, txistulariak, Usarrabi abesbatza, buruhandiak eta erraldoiak bertan direla.
    • 18:30. Sagardo dastaketa.
    • 19:00. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
    • 22:30. Suzko zezena.
    • 23:30. Kaos Etiliko eta DJ Fresa Morango.
  • Ekainak 30, igandea
    • Jubilatuen eguna
    • 12:30. Meza.
    • 12:30. Bertso saioa. Beñat Zeberio, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan.
    • 14:30. Jubilatuen bazkaria.
    • Bazkalostean. Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariak.
    • 18:30. Trikitixa eskolaren musika emanaldia.
    • 20:00. Erromeria, Agurtzane eta Ion Elustondorekin.
    • 21:00. Sorginaren igoera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!