Asteasuko Kukute guraso elkarteak bat egin du Palestinako haur eta nerabeekiko elkartasun ekimenarekin, eta beraz, bihar, ekainaren 20an argazki bat aterako dute eskolako kantxa urdinean, 09:05ean.
Asteasuko Udalak ere bat egin du Palestinako genozidioa salatzeko deialdi honekin eta herritarrei argazkira batzeko gonbidapena luzatzen die.