Hamar herritar omendu zituzten San Isidro egunean

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Lurrarekin lotura izan duten herritarrak omendu nahi izan ditu udalak eta haien lana eskertu. 'Hauek egin dutelako gaude hemen' leloa eraman zuen ekimenak.

Asteasuko Udalak hamar herritar omendu zituen aurreko asteazkenean San Isidro, baserritarren egunaren harira. Haien bizitzan lurrarekin izan duten lotura gogora ekarri nahi izan zuten modu horretara eta haiek egindako lana eskertu. Hauek dira omendutako herritarrak: Inaxio Tapia, Karmen Urkola, Lazaro Goenaga, Serafina Uria, Mikaela Kortajarena, Concepcion Larrarte, Benito Otegi, Agustin Arteaga, Teresa Manterola eta Lontxo Urkola.

Giro bikaina izan zen Asteasun San Isidro egun osoan zehar, bereziki herri kiroletan. Eskolako gazte ugarik hartu zuten parte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!