Giro onean aritu dira Aiztondoko kantuzaleak eta Nafarroatik etorritakoak euskarazko kantuak abesten. Besteak beste, Greziako itsasontzia kantatu dute. Lluis Llach kataluniar abeslariak sortutako abestiaren euskarazko bertsioa da; bere garaian, Xabier Letek itzuli zituen hitzak katalanetik euskarara eta Pantxoa eta Peiok egin zuten ezagun.