Udalekuetan izena emateko aukera zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko mai. 6a, 10:33

Uztailan 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat udaleku irekiak antolatuko dira eta DBHko ikasleek udaleku parte hartzaileak izango dira.

Udaleku irekiak antolatu dituzte Asteasun. Uztailaren 1etik 30era egingo dira udaleku irekiak, 09:30etik 13:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat eskolaz kanpoko ekintza «ludiko, erakargarri eta dibertigarriak» eskainiko dituzte. 2021ean jaiotakoek taldea osatzeko, gutxienez 4 umek eman beharko dute izena.

Asteasuko herrian zehar izango dira ekimenak: kultur etxean, igerilekuan, ludotekan, eskolako psikomotrizitate gelan, Lizardi eraikinean eta herri inguruko landa gunean. Kultura ezberdinak eta tradizioa azalari eta ezagutu, euskararen erabilpena sustatu eta ingurumenarekiko jarrera positiboak bultzatuko dituzte.

Izen emateak, kultur etxean egin beharko dira maiatzaren 24ra bitartean. 70 euro ordaindu beharko da ume bakoitzeko eta beherapena izango dute prezioan, familia bereko bigarren edo hirugarren senideek. Izen ematerakoan kontu zenbakia eman beharko dute gurasoek.

Udaleku parte hartzaileak gaztetxoentzat

DBHko ikasleentzat udaleko parte hartzaileak antolatu ditu, baita ere, Asteasuko Udalak. 2007tik 2011ra bitartean jaiotako gaztetxoentzat izango dira udaleko parte hartzaileak uztailaren 1etik 18ra, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:30etik 13:00etara.

Lehenengo eta bigarren asetan, jolasak, tailerrak, bizikleta, igerilekua, irteerak ea egun pasak egingo dituzte. Hirugarren astean berriz, lau egunetako irteera bat egingo dute. Dena den, ekainaren 13an 20:00etan bilera informatibo bat egingo da gurasoekin udaletxean eta bertan emango dira xehetasun guztiak.

Gutxienez, 15 gaztetxok eman beharko dute izena, udaleku hauek aurrera ateratzeko. Izen emateak kultur etxean egin beharko dira maiatzaren 24ra arte eta gaztetxo bakoitzeko 120 euroko prezioa ordaindu beharko da. Bigarren eta hirugarren seme-alabek beherapena izango dute prezioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!