Mundu bat Asteasun ekimenaren etorkizunaz ariko dira presazko bileran

Ataria 2024ko maiatzaren 6a

Asteartean, maiatzaren 7an, udaletxean bilduko dira 19:00etatik aurrera.

Presazko bilera deitu dute asteartean, maiatzaren 7an, Asteasun. 19:00etan bilduko dira udaletxean Mundu bat Asteasun proiektuaren etorkizunaz erabakitzeko.

Pili Legarra alkateak eta Axi Bablietto teknikariak nabarmendu dute bide «emankorra» izan duela orain arte proiektuak eta gauza asko lortu direla. «Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzari esker sortu zen proiektu hau eta honekin jarraitu ahal izateko berriro egin behar da eskaera». Udalak bere kabuz egin beharrean, erabakiak taldean hartu behar direla adierazi du alkateak. Ahalik eta herritar gehienak bilerara batzeko deia luzatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!