Herriko gaztetxoek indarrak neurtu dituzte

Leyre Carrasco 2024ko maiatzaren 5a

Asteasuko Elizmendi auzoko festak ari dira ospatzen, eta goizean kirolean aritu dira herriko haur eta gazteak.

Giro ederra jarri du goizean haur eta gaztetxoen kirol saioak Elizmendi auzoan. Beroketa egin dute lehenik, eta jolasean aritu dira ondoren. Horren ostean, kirol proba ezberdinak egin dituzte, Beñat Garcia eta Aritz Segurola herritarrek gidatuta. Bitartean, helduek meza izan dute Santa Kruz ermitan. Lanak amaitzean, hamaiketakoa eta toka txapelketa egingo dute.

Arratsaldean, berriz, helduek neurtuko dituzte indarrak 17:00etan egingo duten herri kirol saioan, Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin. Buruhandiak eta trikitilariak ere izango dira tartean. Ximonen igoerarekin agurtuko dituzte festak, 20:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!