Mundu bat Asteasun ekimenaren barruko Euskaraz Bixi-Bizi dinamikaren barruan dantza latinoen ikastaro bat egingo dute Asteasun.
Igor Usandizaga izango da irakaslea eta maiatzaren 4an, 11n eta 25ean izango dira eskolak kiroldegian. Ikastaroa euskaraz emango da.
Izen emateak, Asteasuko udaletxean egin beharko dira, apirilaren 29a baino lehen.