Soka ekimenaren barruan ikasle asanblada egingo dute bihar eskolako aterpean 16:15ean.
Gai ezberdinak lantzeko helburuarekin urtean pare bat asanblada egiten dituzte ikasleekin Asteasun, eta oraingo honetan, besteak beste, hauek izango dira aztergai: San Pedro jaiak, frontoiko zaborrak eta eskola bideko badenak.
Eskolako aterpean ikasleei biltzeko deia zabaldu die Sokak.