Maiatzaren 4an eta 5ean ospatuko dituzte Santa Krutzak Elizmendin

Ataria 2024ko apirilaren 23a

Ximonen jaitsierarekin abiatuko dira festak eta adin guztietako jendearentzako ekitaldiak egingo dituzte bi egunetan.

Egitaraua

  • Maiatzak 4, larunbata
    • 16:30. Txupinazoa eta Ximonen jaitsiera.
    • Ondoren. Haur-jolasak (bukaeran merienda).
    • 16:30. Mus txapelketa herrikoia (eskola zaharrean).
      • 15:45etik 16:15era izen ematea.
      • 16:20. Zozketa.
      • 16:30. Txapelketaren hasiera (Orduz kanpo ez da izen ematerik onartuko. Bikoteko partaideetako bat, behintzat Asteasun erroldatutakoa izango da.
      • 16 urtetik gorakoentzat.
    • 18:00. Magia Parrastan ikuskizuna (I. Ituño)
    • 19:30. Obaneuke trikitilariak eta buruhandiak.
    • 20:30. Parrillada eta barrikotea eskolako aterpean.
    • 22:30. Zezen suzkoa.
    • Ondoren. Erromeria Obaneuke taldearekin. 
  • Maiatzak 5, igandea
    • 11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
    • 11:30. Meza Santa Kruz ermitan.
    • Ondoren. hamaiketakoa eta toka txapelketa.
    • 17:00. Herri kirolak Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin Segidan buruhandiak.
    • Ondoren. Trikitilariak: Elizagoien ahizpa.
    • 20:00. Ximonen igoera  eta festen amaiera. 

Txosna herrikoia egongo da bi egunetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!