Urdaibai Bird Centerrera irteera egingo dute

Ataria 2024ko apirilaren 17a

Irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 24a baino lehen.

Asteasuko Udalak udaberriko irteera antolatu du apirilaren 27rako. Urdaibai Bird Center delakora joango dira eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 24a baino lehen. Udaletxean edota kultur etxean eman daiteke izena, edota bestela, kultura@asteasu.eus posta elektronikoan edo 626 23 58 84 telefonoan.

Apirilaren 27an, Asteasuko autobus geltokitik 09:00etan aterako dira eta 11:00etatik 13:00etara egingo dute bisita Urdaibaiko interpretazio zentroan. Sarrerak sei euro balioko ditu. Gero, Lezika jatetxean geratuko dira bazkaltzen 14:00etan eta menuak 45 euro balioko ditu. 19:00etarako egingo dute buelta Asteasura.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!