100 lagun inguruk parte hartuko dute Gazte Egunean

Ataria 2024ko apirilaren 12a

Asteasuko Udalaren babesarekin, belaunaldien arteko harremanak auzolanean sustatzeko antolatu dute Gazte Eguna. Larunbatean ospatuko dute.

Belaunaldien arteko harremanak sustatzeko helburuz eta auzolanaren kultura bultzatzeko, Gazte Eguna egingo dute Asteasun apirilaren 13an.

Aurrez izana eman behar izan dute parte hartzaileek eta 100 lagun inguruk hartuko dute parte ekimenean.

Larunbatean, 08:30ea egin dute hitzordua auzolana egiteko. Sagain azpiko deposituko bidezidorraren garbiketa; Ibiya eta Saskarate arteko bidearen txukunketa; eta herriko bi iturriak garbituko dituzte, plazakoa eta Betani atzekoa.

Auzolanean parte hartzen duten guztiek, 13:45 aldera gazte argazkia egingo dute eta ondoren bazkaritan bilduko dira. Bazkalostean, bingo musikatua, kuadrillen arteko olinpiadak eta DJak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!