Axier Artola eta Ane Iturria izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2024ko martxoaren 23a

Guztira 84 parte hartzaile izan dira II. Anttine Trail kronoigoeran, eta Axier Artola eta Ane Iturria izan dira denbora onenak egin dituztenak.

Eguraldia alde izan ez badute ere, kronoigoera egin dute goizean Iturriotz baserritik Hernioko gurutzeraino. Axier Artola amezketarra izan da gizonezkoetan denbora onena egiten, 24.23 markatuz. Bigarren korrikalaria oso gertu izan du, iazko irabazle izan zen Hassan Aitchaou izan da, hain zuzen, 24.36 denborarekin. Hirugarren Jokin Tolosa anoetarra izan da, 25.33ko denborarekin.

Iaz bezala, aurten ere emakumezkoetan Ane eta Irene Iturria ahizpa bidaniarrak izan dira azkarrenak. Anek 32.18ko denbora egin du, eta Irenek 33.50.  Hirugarren Laiene Gil tolosarra izan da, 35.06ko denborarekin. Lehen hiru sailkatuei, gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eman zaizkie sariak, eta baita lehen herritarrei ere. Gizonezkoetan, lehen asteasuarra Urko Arizeta izan da, hamahirugarren sailkatua orokorrean (27.01), eta emakumezkoetan Isabel Dumall, hau ere bosgarrena sailkapen orokorrean (35.56).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!