Kulturarteko espazioaren laugarren bilera egingo dute larunbatean

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Larunbatean, urtarrilaren 27an, 09:30etik 12:00etara egingo dute bilera.

Asteasuko kulturarteko espazioak laugarren bilera egingo du larunbatean, 09:30etik 12:00etara.

Orain arte egindako ibilbidea nola baloratzen duten eta Mundu bat Asteasun proiekturako zer nolako etorkizun irudikatzen duten azalduko dute parte hartzaileek.

Kafea eta pastak ere izango dira saioan. Parte hartu nahi duten herritarrek kultura@asteasu.eus helbidera idatzi edota 626 23 58 84 zenbakira whatsapp bat bidali beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!