Hilerriko nitxoen emakiden berrikuspena egingo dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Familiartekoen gorpuzkiekin zer egin galdetuko die Asteasuko Udalak herritarrei; 15 eguneko epean eman beharko dute udal bulegoetan erabakiaren berri.

Asteasuko hilerriko nitxoen berrikuspena egiten ari da Asteasuko Udala, eta hori dela eta, datozen egunetan hainbat herritarrek gutun ziurtatua jasoko dute etxean, haien familiartekoen gorpuzkiekin zer egin nahi duten galdetuz.

Hiru aukera aurkeztuko zaizkie herritarrei: gorpuzkiak atera eta hezurtegi batean sartzea; emakida beste bost urtez luzatzea; edota hobi arruntean lurperatzea.

Idatzia jaso eta 15 eguneko epean, udal bulegoetan jakinarazi beharko dute erabakia gutuna jaso duten herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!