Mendi bizikleta festa lokatz artean

Leyre Carrasco 2024ko urtarrilaren 14a

Hirugarrengoz, Aiztondo elkarteak, Asteasuko Udalak eta Danena txirrindularitza taldeak antolatutako BTT Proba egin dute goizean Asteasuko Elizmendi auzoan; 147 haurrek parte hartu dute.

Aurtengoan eguraldia lagun izan dute Asteasuko BTT proban. Bidean lokatz mordoa bazegoen ere, giro onean aritu dira zirkuitoan barrena. Denera 147 haurrek parte hartu dute hirugarrengoz antolatu den mendi bizikleta proban. Urteroko moduan, parte hartzaileak hiru kategoriatan –benjaminak, alebinak eta infantilak– banatu dituztela esan du Enaitz Roteta Danena txirrindularitza taldeko entrenadoreak, «eta herriko haur batzuk proba egitera animatu direnez, horiek ere tartean sartu ditugu».

Hiru ibilbide izan zituzten kategoria bakoitzean banatuta. Benjaminek bi itzuli eman dizkiote 700 metroko ibilbideari; alebinek, hiru itzuli eman dizkiote kilometro bateko ibilbideari; azkenik, infantilek, hiru itzuli eman dizkiote 1,4 kilometroko ibilbideari.

Mendiko lasterketetan Gipuzkoa guztiko taldeak batu egiten direla azaldu du Rotetak, «eta lasterketa gutxigo izaten diren arren, horrekin mendi bizikletari bultzada bat ematen saiatzen gara».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!