Ikastaroen inguruko bilera herriko emakumeekin

Ataria 2023ko azaroaren 15a

Gaur egingo dute bilera 18:00etan udaletxeko ikus-entzunezkoen aretoan eta ikastaroei buruz banatutako galdetegiaren inguruan ariko dira bildutako emakumeak.

Asteasuko Udalak herrian eskaintzen diren ikastaroen inguruko lanketa egin nahi du eta horretarako, emakumeei zuzendutako inkesta bat sortu du. Galdetegiaren emaitzak partekatuko dituzte gaur, azaroaren 15ean, 18:00etan udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Horrekin batera aurrera begirako urratsak zein diren hausnartuko dute bertan bildutakoek. Udalak dei egin die herriko emakumeei bilera honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!