Herri baratzetan libre dauden partzelak banatuko dituzte

Ataria 2023ko aza. 9a, 17:38

Asteasuko Udaleko erregistro orokorrean luzatu daiteke eskaera azaroaren 25era arte.

Agroaldeko lursailean dauden herri baratzetan libre dauden partzelak esleitzeko prozedura abiatu du Asteasuko Udalak. Asteasun erroldatuta dauden eta adinez nagusi diren pertsonek eta udalaren zergen ordainketa egunean dutenek eman dezakete izena. Eskatzaileak edo eskatzailearen helbide berean erroldatutako senideren batek ezingo du aisiarako baratzerik eduki, ezta nekazaritzarako jardueretarako egokiak diren lursailik ere. Eskaerak azaroaren 25era arte aurkeztu daitezke udaletxean.

Aisiarako baratzeren bat edukitzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko dute udalaren erregistro orokorrean, edo nahi izanez gero, erregistro elektroniko bidez. Udalak jakinarazi du esleipendunei 50 euroko fidantza eskatuko diela, eta horrekin batera, urtero partzela erabiltzeagatik 50 euro ordaindu beharko direla.

Asteasuko Udalak herri baratzeekin ingurumenarekiko errespetua bultzatzeaz gain, helburu sozialak eta kulturalak jorratu nahi ditu, hala nola, aisialdi aktiboa, garaiko eta bertako baratzako produktuak ezagutzea, elikadura osasuntsua eta herritarren arteko bizikidetza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!