Gehiago eta hobeto birziklatzen ikasteko informazioa

Ataria 2023ko azaroaren 3a

Asteasuko herriko plazan izango da informazio puntua jarrita 15:00etatik 19:00etara, 'Eman aurpegia' kanpainaren barruan.

Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen gaikako bilketari buruzko Eman aurpegia! kanpaina berria burutuko du 28 udalerrietan. Helburua, herritarrek gehiago eta hobeto birziklatzea da eta honetan laguntzeko etxez-etxe birziklatze gidak banatuko dira. 

Honi lotuta, gaur, 15:00etatik 19:00etara, Asteasuko herriko plazan informazio puntu bat jarriko da. Euria egingo balu udaletxeko plazara mugituko da. Bertan, hezitzaile bat egongo da herritarrei arreta eskaintzeko, zalantzak argitzeko eta beraiekin birziklatze ohiturei buruz hitz egiteko. Bertaratzen direnek, konpost poltsa bat eraman ahal izango dute opari eta saski zoragarri baten zozketan parte hartzeko aukera ere egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!