Julen Lopetegik Wolverhampton Wanderers taldearen entrenatzaile izateari utzi dio

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 9a

Premier Leaguea hasteko hiru egun falta zirela, entrenatzaile asteasuarrak eta Wolverhamptonek, elkarren arteko adostasunez kontratua etetea erabaki dute.

Lopetegi pasaden urteko azaroan iritsi zen Wolves taldera, eta ligako azken postutik, maila salbatzea lortu zuen talde ingelesarekin. Denboraldia hasteko hiru egun falta direla; Wolverhampton taldearekin akordio batera iritsi da kargua uzteko, izan ere, taldeak fitxatzeko duen politikarekin desadostasunak izan ditu.

«Ohore bat izan da abentura honetaz gozatzea. Eskerrak eman nahi dizkiet jokalariei, helburuak gauzatzeko egin duten esfortzu guztiagatik, eta bereziki zaleei, lehen momentutik beraietako bat nintzela sentiarazi baininduten» adierazi du Lopetegik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!