- Gelen arteko maila
- Pello Errota 5 (Asteasu)
- Doinua: Eguzkiak urtzen du goian
1.
Gure eskolan irakasleek
hitz egiten dute altu
ta bosgarrengo mailak baditu
horren berri hiru datu
inglesekoa nahiko jatorra
ez dauka hainbat pekatu
musikakoak ordea ezin
du gehio desafinatu
hitz egiten du zortzi metrora
balitu hamalau katu
baina gu ere ez ginen jaio
umil, isil eta santu
mikrorik gabe bolumen latza
degu urteetan hartu
eta azkenik gure tutorek
txistuak maiz jotzen ditu.
2.
Etxeko lanak dira guretzat
noski zigor haundiena
su botatzeko gogoa dugu
gela osoan barrena
gaizki esertzen baldin bagera
beste bronka bat hurrena
ta komunera joateko ere
eskatu behar baimena
eskua altxa edo bestela
tutorearen ordena
botilak beti mahaitik kanpo
bestela a ze problema
“txatxara” tope egiten dugu
hautsiaz mila eskema
baina builak ez gaitu beldurtzen
eta hori da onena.
3.
Jolas garaia da oso motza
hor ez da sortzen liskarrik
gero klasean ia bost ordu
eta erdiak alperrik
zaila da ulertzen nola urratzen
dituzten hauek eztarrik
ta ez dituzten sekula zaintzen
ikaslearen belarrik
esaten dute ez daukatela
sekula gure beharrik
ta guri esker kobratzen dute
ez dago esan beharrik
buila_egiteak nahiz ta ez duen
mundu hontan ezer txarrik
builarik egin nahi ez badute
utz gaitzatela bakarrik.