Toka txapelketa, haur eta helduentzat

Leyre Carrasco 2023ko uztailaren 16a

Toka txapelketa egin dute goizean Santamañan; parte hartzaile ugari izan dira bai gazteen artean, baita helduen artean ere.

Santamañako ermita inguruan herritar ugari gerturatu da gaurkoan. Izan ere, Asteasuko Santamaña auzoko jaiak ari dira ospatzen bertan, eta gaur izango da zertaz gozatu.

Meza nagusiarekin hasi dute gaurko eguna, eta horren ostean toka txapelketari ekin diote. Tokalari ugari aritu dira lehian, eta bi kategoriatan banatu dira; haurrak eta helduak. Parte hartzaile bakoitzak sei tiraldi izan ditu. Txapelketa amaituta, Laja II eta Lutxurdio trikitilariak izan dira eguerdia girotzen.

Festarekin jarraituko dute arratsaldean ere, eta 17:30etan Herriko gazte eta ez hain gazteen harri-tira saioa izango da. Egunarekin amaitzeko, Laja II eta Lutxurdio trikitilarien txanda izango da berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!