Aitor Etxeberria eta Maria Ordoñez izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2023ko uzt. 9a, 16:00

Santamañako XXI. Kros igoera izan dute gaur jokoan Asteasun, eta 103 parte hartzaile animatu dira Santamaña korrikan igotzen.

Iruñako San Ferminak alde batera utzi eta Asteasuko Santamañako festak aukeratu dituzte gaurko proba irabazi duten bi iruñarrek. Horiek izan dira gizonezkoetan irabazle izan den Aitor Etxeberria (27:36ko denbora) eta emakumezkoetan garaile izan den Maria Ordoñez (32:50eko denbora).

Iruñarra bada ere, bi urte daramatza Berastegin bizitzen Etxeberria. Proban parte hartzen zuen lehen aldia izan du eta "nahiko ongi" ibili dela adierazi du: "Berastegin bizi naizenetik inguruko lasterketa askotan parte harte hartu dut. Datorren urtean berriro egiteko asmoa dut eta ahal izanez gero, lehen postua errepikatuko dut".

Ordoñezek, berriz, proba bigarrengoz errepikatu du, eta iazko denbora okertu badu ere, gustura aritu dela esan du: "Bero handia egin du eta hori nabaritu da. Iaz baino motelago joan gara, makalago, baina azken aldapako borroka oso polita izan da".

Gizonezkoetan bigarren Ibai Makazaga izan da, 28:12ko denborarekin, eta hirugarren, berriz, Roberto Carlos Trejo, 28:27 denborarekin. Emakumezkoetan Maria Lasak egin du bigarren, 33:38ko denborarekin, eta hirugarren Rebeca Mariño, 34:01eko denborarekin.

Lehen gizonezko herritarra Jon Zubeldia (30:28ko denbora) izan da, eta lehen emakumezko herritarra, berriz, Maialen Segurola (43:59ko denbora).

Sailkapenak

Gizonezkoak

  1. Aitor Etxeberria, 27:36
  2. Ibai Makazaga, 28:12
  3. Roberto Carlos Trejo, 28:27

Emakumezkoak

  1. Maria Ordoñez, 32:50
  2. Maria Lasa, 33:38
  3. Rebeca Mariño, 34:01

Herritarrak

  • Gizonezkoa: Jon Zubeldia, 30:28
  • Emakumezkoa: Maialen Segurola, 43:59

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!