Gipuzkoako Txapelketa igandean jokatuko da, ohiko segan

Ataria 2023ko uztailaren 6a

Ohiko segako Gipuzkoako Txapelketa izango da jokoan igandean, uztailaren 9an, Asteasuko Bulano baserriko zelaietan.

12:00etan hasiko da saioa eta lau segalari ariko dira, horietatik hiru eskualdekoak: Jokin Etxeberria amasarra, Mikel Lizartza tolosarra, Oier Urkola anoetarra eta Julen Gabirondo urnietarra.

Azken txapelketetan segalari hauek ari dira parte hartzen, eta oraingoan ordubeteko lana egin beharko dute. Igandean jokoan egongo den txapelketa ikustera joan nahi dutenek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!