Asteasuko igerilekurako abonua eskatzeko epea zabaldu dute

Ataria 2023ko ekainaren 6a

Ekainaren 17tik irailaren 10era egongo da zabalik igerilekua. Asteasuarrek aukera dute abonua eskatzeko joan den ekainaren 1etik eta gainerako herritarrek ekainaren 12tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte, soberan baleude.

Asteasuko udal igerilekua ekainaren 17tik irailaren 10era egongo da zabalik, egunero 11:00etatik 20:00etara. Igerilekuko abonuak eskatzeko edo berritzeko epea zabaldu du udalak. Abonu berriak edo urteko abonuak berritu ahal izateko, eskabidea behar bezala bete beharko da. Asteasu.eus webgunean dago inprimakia eskuragarri eta hori bete ondoren, dokumentazioarekin batera, aurreko urteko txartelak aurkeztu beharko dira.

Asteasuko udaletxera gerturatu beharko da eskabidea egitera, 09:00etatik 14:00etara. Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu beharko da, banku-txartel bidez, edo adierazitako Kutxabankeko zenbakian diru sarrera egin denaren agiria aurkeztuta eta izen abizenak adierazita. Joan den ekainaren 1etik dute abonua eskuratzeko aukera asteasuarrek eta beste herritakoek ekainaren 12tik aurrera lortu ahal izango dute abonua, beti ere soberan baleude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!