Simonen jaitsierarekin eta goxokiekin hasi dira Elizmendiko Santa Kruz jaiak

Ataria 2023ko apirilaren 29a

Haurrak izan dira jaien hasierako protagonistak. Iluntzean, parrillada eta barrikotea egongo dira zimiterioan. Gauean, 22:00etan, zezen suzkoaren txanda izango da eta ondoren, Hoba Neuke trikitilariekin erromeria egongo da.

Biharko egitaraua:

  • 11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
  • 11:30. Meza Santa Kruz elizan.
  • Ondoren. Hamaiketakoa eta toka txapelketa.
  • 17:00. Herri kirolak. Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza aizkolariak; Udane Ostolaza harri jasotzailea eta Jose Martin Bustinza 'Tubi'rekin iparraldeko jokoak.
  • Ondoren. Buruhandiak.
  • Jarraian. Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!