Binakako Emakume Master Cup-eko jardunaldi erabakigarria Asteasun

Ataria 2023ko martxoaren 3a

Elite mailako finalerdiak eta pilota mistoko lehen mailako finalak erabakiko dira Asteasun igande eguerdian.

Binakako Master Laboral Kutxa txapelketa bere azken txanpan sartzen ari da eta Zarautzen martxoaren 26an jokatuko diren finaletarako asteburu garrantzitsua izango da. Asteasun, igandean 12etan jokatuko den jardunaldian, pilota mistoko elite mailan, lehen ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da eta garaileak martxoaren 12an Laudion jokatuko diren finalerdietara sailkatuko dira.

Eliteko pilotariez haratago, pilota mistoko lehen mailako partida ikusteko aukera ere izango da. Pilotarien artean, eskualdeko Itsaso Erasun zizurkildarra izango da lehian.

Asteasuko partidak:

Pilota mistoa, lehen maila: Beitia-Oses vs Etxegarai-Erasun

Pilota mistoa, elite maila: Arrizabalaga-Capellan vs Aldai-Mendizabal

Pilotalekura hurbiltzerik ez dutenentzat, ETB-1ean ikusi ahal izango dira partidak zuzenean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!