Asteasu inguruan piztu da sua 01:00ak inguruan. Suhiltzaileak daude bertan sua itzali nahian eta jada kontrolpean dute. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak esan du inguruko baserri bat hutsarazi dutela, baina badirudi ez dagoela sutea zabaltzeko arriskurik.