Asteasuk herri kiroletako hiru final hartuko ditu urteko azken egunean

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Herri kiroletako hiru final jokatuko dira urteko azken egunean, larunbatean, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 17:00etan hasita.

Batetik, Urrezko Aizkolari Kopa Txapelketarena jokatuko da, eta bertan parte hartuko dute Hodei Ezpeleta, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a-k.

Bigarrena Binakako Harri Jasotze Txapelketarena izango da, hiru bikoterekin: Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, eta Xabier Aranburu Guzta eta Xabat Olaizola. Hirugarrena, Emakumeen Herri Kirol Txapelketa Lau Kiroletan izenekoarena izango da. Txindoki taldean Ainitze Zumeta, Udane Ostolaza, Lierni Osa eta Nerea Arruti ariko dira. Larrun taldean Xanta Sousa, Patricia Martin, Nerea Sorondo eta Maika Ariztegi. Txingak eramaten, harri jasotzen, aizkoran eta ingude altxaketan ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!