Urdaxek jantzi du txapela

Leyre Carrasco 2022ko abe. 17a, 21:30

Arratsaldean jokatu dute Euskal Herriko Harri Handien Harri Jasotze Txapelketa saria Asteasun, eta Urdax Magunazelaia izan da jasoaldi gehienak egin dituenak.

Asteasuko Usarrabi frontoia lepo bete da gaur arratsaldean. Izan ere, Euskal Herriko Harri Handien Harri Jasotze Txapelketa izan dute jokoan bederatzi harri jasotzaileek. Bertan, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Xabier Aranburu Guzta, Julen Diaz, Jon Unanue Goenatxo, Iñigo Eizagirre, Sergio Mielgo, Gorka Etxeberria eta Urdax Magunazelaia izan dira lehian. Indarrez eta batzuk ziztu bizian egin dituzte jasoaldiak. Lehia estua izan bada ere, aurtengo irabazlea Urdax izan da.

Harri jasotzaileek, lau harri eraman dituzte plazara: 200 kiloko errektangularra, 175 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola. Harri bakoitzarekin hiru minutuko saio bana egin behar izan du bakoitzak, eta amaieran, jasoaldi gehien egiten zituenak jantzi du txapela, eta halaxe lortu du bigarrengo aldiz Urdaxek garaipena. Izan ere, azaroan Zizurkilen egin zen Gipuzkoako Harri Handien Harri Jasotze Txapelketan ere bera izan zen azkarrena.

SAILKAPENAK

Guztira egindako jasoaldiak:

  1. Urdax Magunazelaia 58 jasoaldi
  2. Jokin Eizmendi 49 jasoaldi
  3. Iñigo Eizagirre 40 jasoaldi
  4. Xabier Aranburu Guzta 39 jasoaldi
  5. Jon Unanue Goenatxo 37 jasoaldi
  6. Aimar Galarraga 36 jasoaldi
  7. Sergio Mielgo 30 jasoaldi
  8. Julen Diaz 29 jasoaldi
  9. Gorka Etxeberria 21 jasoaldi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!