Mattin Gizarte Abenturak 'Irrineta' dokumentala egin du

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Iaz gauzatu zuten 'Irrineta' proiektua, eta gaur argitaratu dute abentura hartan egindako bideoekin osatutako ikus-entzunezkoa.

Pasa den udan, furgoneta bat hartu eta Euskal Herriko hainbat herritatik barrena itzuli bat egin zuten Mattin Gizarte Abenturako Beñat Garcia, Josu Arrikarte eta Eneko Larrañaga hezitzaileek. Ekimenari Irrineta jarri zioten izena. Herrietan geldialdiak egin eta bertako haur, gazte eta helduekin jolasak eginez pasa zuten astebete, baita sudur gorriak banatuz ere. Euskal Herriko herri ugari bisitatu zituzten, besteak beste, Mutriku, Mundaka, Gorliz, Altsasu eta Leitza.

Aurtengo Irrikleta proiektuaren jatorria izan zen Irrineta, eta taldearen ideia bi dokumentalak Gabonen aurretik argitaratzea da; beraz, datozen asteetan ikusi ahal izango da bigarren ikus-entzunezkoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!