Kultur-aniztasuna dastatuz

Leyre Carrasco 2022ko aza. 6a, 16:58

Kulturarteko eguna ari dira ospatzen Asteasun; 'Mundu bat Asteasun' proiektua aurkezteaz gain, atzerriko janari eta edarien dastaketa ere egin dute eguerdian plazan.

Azken hamabost urteetan Asteasu aldatzen joan dela kontatu du Pili Legarra alkateak: "Une honetan Asteasun bizi diren 21 nazionalitate ditugu, hau da, Asteasuko biztanleriaren ia %10a beste herrialde batzuetan jaio da. Eta egoera honek, hainbat aldaketa, aberastasuna, biztanleria gazteagoa eta kultura-, hizkuntza- eta erlijio-aniztasuna ekarri ditu herrira". Nazionalitate guzti horiek asteasuarren nortasunarekin orekatu nahi dituztela azaldu du, elkar ezagutzeko topagune bat sortuz.

Aurten prozesua jaiarena bakarrik ez dela izango azaldu du. "Proiektu honen barruan 'Mundu bat Asteasun' prozesua antolatu dugu. Parte hartzeko proiektu bat izango da, hain zuzen. Gure artean elkartuko gara eta gure udalerrira etortzen den jendearen nazionalitatea eta kultura ezagutuko dugu, eta, guztiak asteasuarrak senti daitezen nola lagundu diezaiekegun ere ikusiko dugu".

Hori izan dute gaurko asmoa urtero ospatzen duten jatorri anitzeko festan. Eguerdian Asteasun bizi diren zazpi nazionalitate elkartu dira herriko plazan lehenengo hurrats hori emanez eta kulturarteko eguna ospatuz; Nikaragua, Maroko, Alaska, Txile, Portugal, Ekuador eta Kolonbiatik etorritako herritarrak izan dira bertan, hain zuzen. Bakoitzak bere herrialdeko edariak eta jakiak eraman ditu herritar guztein artean dastatzeko. Asteasuko Udalak, gainera, oroigarria eman dizkie prozesuan egindako lana eskertuz.

Arratsaldean ere jarraituko du festak Asteasun eta famientzako ginkana egingo dute. Ondoren, 18:00etan hasita Tik Tara taldeak kontzertua eskainiko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!