Bernardo Atxaga Sumar plataforma politikoaren zuzendaritza taldean ariko da

Ataria 2022ko irailaren 23a

Argazkia: Efe

Kultura koordinatzaile kargua hartuko du asteasuarrak Yolanda Diazek zuzentzen duen plataforma politikoan.

EITBk aurreratu duenez, Sumar plataforma politikoaren zuzendaritza taldean ariko da Bernardo Atxaga idazlea. Yolanda Diaz buru duen plataformak zuzendaritza taldean parte hartuko duten 34 laguneko zerrenda eman du ezagutzera. Asteasuarrak kultura koordinatzaile gisa jardungo duela iragarri du Sumar plataformak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!