Iker Elizegik Baikorekin duen kontratua berritu du

Ataria 2022ko irailaren 16a

Pilota enpresatik jakinarazi dutenez, hitzarmen berria 2025eko martxora artekoa izango da. Elizegik hurrengo asteazkenean jokatuko du bere hurrengo partida, Peña II.a lagun duela, Zabala eta Tolosaren aurka, Logroñon.

Asteasuko atzelariak 2020ko urrian egin zuen debuta Baikorekin, eta aurten Promozio mailako Binakako Txapelketako azpitxapelduna izatea lortu du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!