'Bi arnas' dokumentala eskainiko dute ostiralean Asteasun

Ataria 2022ko uztailaren 11

Uztailaren 15ean, 19:30ean Asteasuko ikus-entzunezko aretoan izango da ikusgai dokumentala.

Torturak Euskal Herrian eragindako zauria itxi ez dela ikusaraztea du helburu bezala Bi arnas, torturaren testigantza bat filmak. Uztailaren 15ean, 19:30ean emango dute Asteasuko ikus-entzunezko aretoan eta Nekane Txapartegi bertan izango da ikusleekin elkarrizketan aritzeko.

1999an torturatu zuten Txapartegi eta Bi arnas dokumentalaren egileek bere ahotsa ere bildu dute proiektuan. Horrekin batera, Iratxe Sorzabalek jasandakoak ezagutarazten ditu filmak, baita bere amaren sufrikarioa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!