Asteasuko jaiak 2022

Txikienen asteburua

Ataria 2022ko uztailaren 2a

Bihar amaituko dira Asteasuko San Pedro jaiak, baina aurretik ekitaldi ugari izango dituzte. Gaur Haurren Eguna ari dira ospatzen eta bihar Haurren Mozorro Eguna izango dute.

Jolas eta tailerrekin hasi dute gaurko egitaraua. Krosa egin dute lehenik eta ondoren marrazteko eta xakean aritzeko aukera izan dute.

Egitarua

Gaurko egitaraua. Haurren Eguna

  • 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak: marrazkiak, ipuina, xakea, krosa...
  • 12:00-14:00. Puzgarriak.
  • Ondoren, haurren bazkaria eta dantza ikuskizuna.
  • 15:00-17:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Sagardo dastaketa herriko elektrotxarangarekin.
  • 22:00. Kontzertua: Anker eta Gozategi

Jaietako egitaraua egunez egun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!