Asteasuko jaiak 2022

Asteasuko sorginak eta Joxe Anjel Sarasolak festei hasiera eman diete

Ataria 2022ko ekainaren 28a

Igandera bitarte Asteasu jaietan egongo da. Gaur jaurtiki dute txupinazoa, Joxe Anjel Sarasolaren eskutik. Ondoren buruhandi eta erraldoiak ibili dira kalean zehar.

Egitaraua

Ekainak 28, asteartea

  • 21:00. Herri afaria, eta ondoren, Laskotxaranga.

Ekainak 29, asteazkena. San Pedro Eguna

  • 10:00. Diana
  • 11:00. Meza nagusia, eta ondoren dantza-soka eta hamaiketakoa.
  • 12:30. Pilota eskolako alebin eta benjaminen finalak.
  • 18:00. Kalejira: herri trikitilariak, txistulariak eta koroa. Asteasu eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak.
  • 21:30. Txintxon eta Mus txapelketa (21:30etik 21:55era izen emateak. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du).
  • 22:30. Bakarrizketa: Nekatutak (Antton Telleria)

Ekainak 30, osteguna. Jubilatuen eguna

  • 10:00. Haurrentzat 8 froga, 8 buruhauste, herriko gazteek antolatuta.
  • 11:00. Meza, eta ondoren, hamaiketakoa Aiztondo Elkartean.
  • 13:00. Herri kirolak.
    • Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia.
    • Harri-jasotzaileak: Lierni Ossa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi Urra eta Aimar Irigoien.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak Telleria eta Lizaso, eta trikitilariak Izer eta Alabier.
  • 17:30. Gazte-olinpiadak kuadrillen artean, plazan.
  • 18:00. Trikitixa eta pandero eskolaren musika emanaldia.
  • 22:30. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Jexux Mari Irazu eta Nerea Ibartzabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Uztailak 1, ostirala. Kuadrillen Eguna

  • 10:00. Zirku tailerra haurrentzat Lamiategin.
  • 11:30. Ur festa Lamiategin.
  • 13:00. Ikurrinaren aldeko ekitaldia.
  • 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
  • 17:00. Poneyak eta zezen txikiak.
  • 18:30. Distopiaren emanaldia plazan.
  • 22:00. Zezen suzkoa eta ondoren kontzertua: Gabezin.

Uztailak 2, larunbata. Haurren Eguna

  • 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak: marrazkiak, ipuina, xakea, krosa...
  • 12:00-14:00. Puzgarriak.
  • Ondoren, haurren bazkaria eta dantza ikuskizuna.
  • 15:00-17:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Sagardo dastaketa herriko elektrotxarangarekin.
  • 22:00. Kontzertua: Anker eta Gozategi.

Uztailak 3, igandea. Haurren Mozorro Eguna

  • 11:00. Herriko bertsolarien emanaldia.
  • 12:00. Tio Teronen semeak taldearen ikuskizuna
  • 17:00. Pilota partidak:
    • Larrarte-Erasun/Garai-Agirre
    • Labaka-Urruzola/Urbieta-Aizpuru
  • 19:00. Erromeria: Orkestrina Band Jazpana
  • 21:00. Sorginaren igoera.

Asteasuko Udalak banatu du jada egitaraua eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egin du. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!