Udako eskaintza aurkeztu du Xiri-Miri kultur taldeak

Ataria 2022ko ekainaren 3a

Asteasuko Udalaren laguntzarekin kultur ekitaldiak antolatu dituzte datozen asteetarako. "Gelditu gabe, pixkanaka, herria kultur ekitaldiz bustitzeko asmoz", esan dute.

Iaz ekindako bideari jarraituz, udaberri-udarako ekitaldi berriak presatu ditu Xiri-Miri kultur taldeak, Asteasuko Udalaren laguntzarekin.

Taldearen helburuetako bat den herriko kultur jarduera sustatzea eta horretaz harago, beste lan ildo batzuk jorratu nahi dituzte. Kultur taldetik aurreratu dutenez, eta udalaren babesarekin, herrian bizi diren beste herrialdeetako herritarrekin hainbat lanketa egiteko asmoa dute.

Horren aurretik, ordea, beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte datozen asteetarako eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

EGITARAUA

  • Ekainak 3, ostirala
    • 19:00. Asteasuko plazan Fino's Band.
  • Ekainak 10, ostirala
    • 19:00. Asteasuko udal aretoan, Black Humor Quartet eta New Lautan Quartet.
  • Ekainak 12, igandea
    • 18:30. Asteasuko kale nagusian, MuGaz taldea.
  • Uztailak 8, ostirala
    • 22:00. Asteasuko plazan, Zutik umeentzako filma.
  • Uztailak 9, larunbata
    • 09:00. Asteasuko plazatik abiatutako mendi ibilaldia herriko mugarriak ezagutuz.
  • Abuztuak 26, ostirala
    • 22:00. Hil kanpaiak filmaren emanaldia Asteasuko plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!