Igerilekuko abonua eskatzeko edo berritzeko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko maiatzaren 31

Ekainaren 18tik irailaren 11ra arte zabalduko dute igerilekua 11:00etatik 20:00etara egunero. Asteasuarrek ekainaren 10era arte eskatu dezakete abonua, eta beste herrietakoek, ekainaren 13tik aurrera, soberakoak baleude. 

Asteasuko igerilekua ekainaren 18tik irailaren 11ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 20:00etara egunero. Abonuak eskatzeko edo berritzeko epea zabaldu du Asteasuko Udalak. Horretarako eskabidea behar bezala bete beharko da www.asteasu.eus webgunean eta udaletxean aurkeztu, dokumentazioarekin eta aurreko urteko txartelarekin batera.

Asteasuarrek ekainaren 10era bitartean egin dezakete eskabidea udaletxean eta asteasuarrek eta gainerako herrietakoek, ekainaren 13tik aurrera, soberako abonuak baleude. Asteasuko udaletxea zabalik dago 09:00etati 14:00etara, astelehenetik ostiralera. Eskaera egin ahal izateko, une berean ordaindu behar da. Eskudirutan, banku txartelarekin edo Kutxabanken kontu korrontean egindako diru sarreraren egiaztagiria aurkeztuz egin ahal izango da. Aurreko urteko txartela galdu eta berria behar dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Hauek dira aurtengo udal igerilekurako udalak prestatu dituen tarifak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!