Kuadrillen eguna antolatzeko bilera egingo dute ekainaren 1ean

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Asteasuko San Pedro jaietan urtero izaten den Kuadrilla Eguna eta kuadrillen bazkaria antolatzeko bilera, ekainaren 1ean izango da, 19:00etan, udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Asteasuko San Pedro jaien barruan izaten den Kuadrillen Egunaren barruan jende kopurua handia bildu da bazkarian. Aurtengo eguna antolatzeari begira herritar guztiei zabaldutako bilera bat deitu dute. Ekainaren 1ean izango da, 19:00etan, Asteasuko udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.

Aurten eta datozen urteetan Kuadrillen Eguna nola antolatu erabakiko dute bertan. "Zenbat lagun behar dira bazkaria prestatu eta zerbitzatzeko? Zer egin dezakegu eguna girotu eta antolatzen ari diren horiei lana errazteko? Nola banatuko ditugu ardurak?". Gai hori guztiei buruz hitz egingo dute eta deialdia luzatu diete herriko kuadrilla guztiei bilerara azal daitezen.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!