Energia eta dirua aurrezteko gomendioak emango dituzte Asteasun

Ataria 2022ko maiatzaren 23a

Ekainaren 7an emango dute tailerra Energia Argitu programaren barruan; ekainaren 3a baino lehen eman beharko da izena tailerrean parte hartzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Asteasuko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barruan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du, ekainaren 7an, 18:00etan, udaletxean.

Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dituzte eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko dute. Parte hartzen dutenei, Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, ekainaren 3a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke: argitu@gipuzkoa.eus  edota 628 532 248 telefono zenbakia. Informazio osagarria: www.argitu.eus helbidean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!