Trikitixa elkarteak topaketak antolatu ditu uztailaren 4tik 6ra bitartean Asteasuko Otabardi landa aterpetxean. 2002 eta 2006 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako egonaldia izango da.
Izen emateak, maiatzaren 18tik 30era egin beharko dira trikitixa@trikitixa.eus posta elektronikoan. Matrikulak 130 euro balioko du eta informazio gehiago nahi duenak www.trikitixa.eus helbidean izango du.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!