Asteasuko industria-nabe bat hustu behar izan dute amoniako isuri baten ondorioz

Ataria 2022ko maiatzaren 19a

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, baina ez zen inor zauritu.

Industria-nabe bat hustu behar izan zuten atzo Asteasun, amoniako isuri baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, langile guztiak atera behar izan zituzten, baina inor ez zen zauritu.

Ezbeharra 18:20 aldera gertatu zen. Dirudienez, substantziaren depositu bat zulatu zuten ibilgailu baten gainean jartzen ari zirela. Ertzaintzak langile guztiak atera eta instalazioak sokaz hesitu zituen. Anbulantzia bat ere bertaratu zen, eta suhiltzaileek isuria eteteko ardura hartu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!