Asteasuko igerilekuko taberna kudeatzeko lehiaketa deitu dute

Ataria 2022ko maiatzaren 11

Proposamenak udal bulegoetan aurkeztu ahal izango dira maiatzaren 30a baino lehen. Taberna ekainaren 18tik irailaren 11ra egongo da zabalik.

Asteasuko Udalak udan, igerilekuko taberna kudeatzeko lehiaketaren berri eman du. Taberna zabaltzeko asmoa dute ekainaren 18tik irailaren 11ra arte eta esleipendunak 3 euroko (+BEZ) kanona ordaindu beharko du hilean. Ura, argia eta gasaren kontsumoak bere kontu joango dira.

Taberna kudeatzeko asmoa agertzen duenak elikagaiak manipulatzeko karneta eduki beharko du. Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi duenak, udal bulegoetan izan dezake, 943 69 19 07 telefonoan. Proposamenak, maiatzaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!