Herri kirolek ere tartea izan dute Santa Krutz jaietan

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 1a

Herri kirolek ere tartea iza 1 1651424702613
Herri kirolek ere tartea iza 2 1651424703788
Herri kirolek ere tartea iza 3 1651424704486
Herri kirolek ere tartea iza 4 1651424705048
Herri kirolek ere tartea iza 5 1651424705645
Herri kirolek ere tartea iza 6 1651424706552
Herri kirolek ere tartea iza 7 1651424707588
Herri kirolek ere tartea iza 8 1651424708372
Herri kirolek ere tartea iza 9 1651424708902
Herri kirolek ere tartea iza 10 1651424709454
Herri kirolek ere tartea iza 11 1651424710022
Herri kirolek ere tartea iza 12 1651424710443
Herri kirolek ere tartea iza 13 1651424710866
Herri kirolek ere tartea iza 14 1651424711280
Herri kirolek ere tartea iza 15 1651424711717
Herri kirolek ere tartea iza 16 1651424712155
Herri kirolek ere tartea iza 17 1651424712562
Herri kirolek ere tartea iza 18 1651424712959

Aratz Mugerza eta Julen Gabirondo aizkolarien arteko saioa ikusteko aukera izan da, baita Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez harri jasotzaileen saioa ere.

Giro ederrean ari dira ospatzen Asteasuko Elizmendi auzoko Santa Krutz jaiak, eta urtero bezala egitarauan herri kirolek bere tartea izan dute. Herritar ugari bildu dira gaurkoan lau kirolariei animo mezuak eskaintzera. Alde batetik, Aratz Mugerza mutrikuarra eta Julen Gabirondo urnietarra aritu dira aizkoran, eta bestetik, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez oriotar eta harri jasotzaileek saio bikaina eskaini dute.

Harri jasotzaileek ekin diote ekitaldiari, eta 80 kiloko harri errektangularra jasotzea izan dute lehen proba. Aizkolarien txanda izan da ondoren, eta enborra azkarren mozte zuenak irabazten zuen proba. Harri jasotzaileek hartu dute txanda berriz. Hirugarren proba honetan antolatzaileek azaldu bezala, batak kubikoarekin eta besteak harri baldarrarekin egin behar izan dituzte jasoaldiak, “ikusleek harri batetik bestera dagoen desberdintasuna ikus zezaten”. Azken proba txanda librean egin dute, hau da, aizkolari eta harri jasotzaileen artean bikoteak egin dituzte. Bikote bakoitzeko aizkolariak egurra moztu ostean, harri jasotzaileak zilindroarekin jasoaldia egin behar izan du. 

“Tamaina eta forma desberdinetako harriak ekarri ditugu jendeak ikus zezan neskek harriak jasotzeko nola ikasita dauden. Aizkolariek kasuan berriz, lehen mailakoak ez izan arren, ezin dugu ahaztu Gabirondo Euskal Herriko segalari txapelduna dela eta pentatloian bigarren egindakoa. Aratz Mugerza ere aizkoran eta pentatloietan aspaldian ibilitakoa da. Hortaz, oso kirolari handiak dira”, esan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!