Simonen jaitsierarekin abiatu dira Santa Krutzak Elizmendin

Tolosaldeko Ataria 2022ko api. 30a, 20:03

Asteasuko Elizmendin Santa Krutz festak abiatu dituzte. Arratsaldean, umeak izan dira protagonista. Patrikak gozokiz bete ondoren, Soka ekimenaren barruan antolatutako ginkanaz gozatu dute.

Etxafuegoaren hotsa aditu bezain pronto Asteasuko elizako kanpandorretik jaitsi da Simon. Ekitaldi horrekin eman diote hasiera Elizmendiko Santa Krutz festei. Txupinazoaren ondoren, Soka ekimenaren barruan haur jolasak antolatu dituzte herrian zehar. Ondoren merienda eta zezen txiki eta poneyak izan dituzte.

Iluntzean, parrillada eta barrikotea izango dituzte eta gauean erromeria Elustondo anai-arrebekin. 23:00etan zezen suzkoa aterako da Elizmendiko kaleetan zehar. Bihar jarraituko du jaiak.

Egitaraua

  • Apirilak 30, larunbata
    • 20:30. Parrillada eta barrikotea, zimiterioan. 
    • 23:00. Zezen suzkoa. 
    • Ondoren. Erromeria Agurtzane Elustondo eta Ion Elustondo trikitilariekin. 
  • Maiatzak 1, igandea
    • 11:30. Meza Santa Krutz ermitan. 
    • 11:30. Bizigoitiberak. Parte hartzeko, bizikleta eta kaskoa eraman beharko da. Izena ematea gaur arte, kultur etxean. 
    • Ondoren. Hamaiketakoa eta toka. 
    • 17:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Julen Gabirondo eta Aratz Mugerza. Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez.  
    • Bitartean. Buruhandiak. 
    • Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!